Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
ander goyoaga - Martes, 20 de Julio de 2010 - Actualizado a las 04:08h.
votos
comentarios
compartir (¿qué es esto?)
Vista:
iruñea. Ohartu gabe egunero egin ohi ditugun keinu askok eredu sexista jakin batzuei erantzuten diete. Gure seme-alabentzako ispiluak garen heinean, portaera hauek transmititzen ditugu. Eta horrela, aspalditik datozen joerei buelta ematea ekiditen dugu. Hauxe da Clara Pérez Wolframen iritziz oraindik berdintasunetik urrun egotera kondenatzen gaituena. Gakoa belaunaldi berrien hezkuntzan dago eta horixe da Hezkidetza: XXI. mendeko erronka ikastaroan atzo eta gaur lantzen ari direna.
Zer da hezkidetza?
Teorian heziketa berdina ematen zaie mutil eta neskei. Printzipioz horrela da. Alabaina, zerbaitengatik ikusten dugu eredu sexistak errepikatzen direla belaunaldi berrietan. Badaude jarrera batzuk belaunaldiz belaunaldi errepika-tzen direnak. Mutilek indartsuarena egin behar dute, neskek politak izateko beharra sentitzen dute... Sexismoa transmititzen da belaunaldiz belaunaldi, baina oso modu inkontzientean askotan. Hezikide-tza horretaz ohartzea eta hori lan-tzea da. Jarrera kritiko batekin lan egiten dugu horren inguruan.
"Hezkidetza: XXI. mendeko erronka" deritzo irakasten duzun ikastaroa. Erronka bada, pentsatzekoa da zer eginik egonen dela oraindik?
Esanen nuke sexismoa murrizten joaten dela urteen poderioz eta, batez ere, aldatu egiten da. Hala ere, gauza batzuek bere horretan darraite. Esate baterako, ikasketak aukeratzeko orduan neskek eta mutilek genero joerak erakusten dituzte. Irakaskuntzan emakumeak egoten dira gehien bat eta, aldiz, lanbide heziketan ez da ia-ia neskarik egoten. Adibide bezala. Txikitan ikasten dugu zer den mutila izatea eta zer den neska izatea. Gure gurasoen garaian gauza bat zen, gaur egun beste gauza bat da eta etorkizunean beste gauza bat izanen da.
Aukeraketa eta ezberdintasun horiek erabat kulturalak dira edo zerbait biologikoa ere egon al daiteke?
Kulturala da. Zerbait biologikoa balitz, nola da posible orain dela 100 urte erabat ezberdina izatea? Orain dela 100 urte pentsaezina zen emakume bat abokatua izatea eta duela 50 urte pentsaezina zen gizon bat egotea haurraren haur-oihalak aldatzen. Ereduak alda-tzen dira, ez da kontu genetikorik. Kromosomen kontu bat izanen balitz, gaurko hainbat aita ez lirateke bere semeekiko arduratuko baita emozionalki ere. Gauza asko transmititzen ditugu modu inkon-tzientean eta testuinguru horretan hezitzen ditugu gure seme-alabak.
"Izugarrizko urratsak eman dira denbora luzean, baina asko dago egiteke"
Baztertuko bagenitu hezkuntzatik joera sexista guztiak, genero aldetik hezkuntza akatsgabea emanen bagenio gure seme-alabei, nola izanen litzateke beren gizartea?
Nolakoa litzatekeela gizarte berdintasuna lortuko balitz? Gauza askotan aldatuko litzateke. Familia elkartzean aitak amak bezain azkar konturatuko lirateke seme-alabak beharrak izatean. Kirol eta prentsa hartuta, egunkaria hartuko genuke eta kirol sailean ikusiko genituzke hamar emakume eta hamar gizon; eta ez gaur egun gertatzen den bezala hamar gizon eta emakume bakar bat. Egunkari bat hartuko genuke eta ez genuke ikusiko emakumeen gorputza objetu baten antzera, baizik eta pertsona bezala. Aldi berean, gizonezko lanbideetan diharduten langileak karrikara aterako lirateke beren seme-alabak zaintzeko orduak eskatzeko. Pediatrian sartuko bagina, gizon asko ikusiko genituzke seme-alabak laguntzen. Hainbat arlotan aldatuko litzateke gizartea.
Eta bide horretan, baikorr al zara?
Bidean gaude. Izugarrizko urratsak eman dira denbora luze batean, mendeetaz ari gara. Alabaina, asko dago egiteke.
Ikastaro honetan "keinu txikien" eragina aztertzen duzue. Zer dira "keinu txikiak"?
Momentu honetan hankak guru-tzaturik nago eserita. Gizon bat izanen banintz hankak zabal-zabalik egon ninteke, baina emakumea izanda onartezina da. Hori gorputz hezkuntza da. Modu inkontzientean barneraturik ditugun gauzak dira. Ezberdin hitz egiten diegu neskei, nahigabean askotan. Neskek eta mutilek emakume eta gizonei begiratzen diete eta ikusten dituzte beren jarduerak eta portaerak. Orduan, ezberdinak direla ikusten dute. Emakumeak hankak itxirik esertzen dira, lehenago egiten diete kasu seme-alabei... Konturatu gabe asko transmititzen dugu.
Zer egin behar dugu aipaturiko eredu sexistek jarrai ez dezaten errepikatzen belaunaldiz belaunaldi?
Ikusten dugunean haur bat baldintzatzen ari garela, saiatu behar dugu gure portaera zuzentzen. Parke batean erortzen den mutil bati negarrik ez egitea agintzen diogu; neska bati, aldiz, utzi egiten diogu negar egiten. Haur bati eskolan botoi bat erortzen bazaio esan diezaiokezu "esan amari josteko", eta, ohartu gabe, eredu sexistan ari gara sakontzen. Aldi berean, uste dut hitzak definitu behar ditugula, askotan erabiltzen baititugu eta gutxitan definitu. Sexismoa da pertsona bat bere geneoragatik ezberdin tratatzea. Matxismoa litzateke hori guztia baina gizona hobea delako logikari lotuta.
Publicidad

Gracias por su comentario
¡Hecho!

Recibirás un e-mail para confirmar tu registro.
Enseguida te devolvemos a la página en la que estabas donde verás tu comentario publicado
Publicidad
Publicidad
Alboan destaca la solidaridad navarra ante la "caída libre" de la cooperación
Este año, la aportación navarra a cooperación es de 21,86 millones de euros.
Los trabajadores de Elcoro Automotive inician una huelga indefinida contra la "amenaza" de despidos
La dirección de la empresa comunicó que existía un 90% de posibilidades de despedir a 20 trabajadoes.
La pamplonesa que murió en Marruecos será repatriada a Navarra mañana
Las obras que colapsaron la A-15 continuarán el próximo fin de semana
Detenidas tres personas por tráfico de drogas en una operación en Navarra
Publicidad
Publicidad
El Congreso pide prorrogar seis meses las ayudas a parados
El PSOE acepta respetar los "derechos adquiridos" por las empresas en los recortes a las primas
La Fiscalía investigará las bajas laborales de los controladores aéreos
No se puede anticipar nada sobre una posible investigación, aunque está a la espera de que Fomento remita la documentación respecto a las bajas médicas.
Osasuna presenta su nueva equipación 2010/2011
A comienzos del próximo mes de agosto se iniciará la comercialización de la nueva colección de ropa para la temporada 2010/2011.
NaBai acusa a la alcaldesa de Tafalla de "sectarismo"
La formación propone que sean las peñas El Empuje, El Aguazón y El Cierzo quienes tiren el chupinazo "en representación del conjunto" de la ciudadanía.
Caballero pregunta a Rubalcaba sobre los permisos de los presos de ETA
La senadora quiere saber cuántos presos de ETA han mostrado arrepentimiento y han pedido perdón a las víctimas.
Cientos de pamploneses se niegan a terminar la fiesta y la prolongan con el 'encierro de la villavesa'.
Publicidad